Herramientas Personales
Usted está aquí: Inicio Helduentzako Aholkuak

Helduentzako Aholkuak

Kontrola, erregelak, filtratzeko softwarea... lagungarri dira, baina horrekin batera ezinbestekoa da adin-txikikoak heztea. Haien gaitasunak garatzen laguntzea (autokritika, laguntza eskatzea, adierazpena, enpatia, taldearen presioari aurre egitea...) behar-beharrezkoa, hala dagokionean, beren kasa erabakitzeko gai izan daitezken.

Bestalde, arau edo aholku hauek ez dira bakarrak adin guztietarako, ezta adin bereko gaztetxo guztientzat ere. Ez dago errezeta magiko edo unibertsalik. Pertsona bakoitzaren eta haren inguruaren ezaugarri eta baldintzei erreparatu behar zaie. Hala ere, hona hemen emaitza ona ematen duten zenbait aholku orokor:

Non eta noiz erabili

Ordenagailua etxeko leku amankomun batean egotea komeni da, ez gela jakin batean. Hartara, errazagoa da haren erabilera eta inguruan gertatzen dena kontrolatzea. Konektatzeko ere garai jakin bat finkatu behar da, noiztik noiz arte ongi zehaztuta.

Batera erabiltzea eta konfiantza

Helduak eta adin-txikikoak Interneten batera ibiltzea komeni da. Guraso eta hezitzaileek ez dute Interneten erabileratik kanpo gelditu behar. Adin-txikikoei beren “mundu birtualean” laguntzeko tarte bat hartu behar dute, haiek gidatzeko. Adin-txikikoek jakin behar dute badutela “horri buruz zerbait badakien” pertsona heldu bat alboan, eta hari laguntza eskatzeko aukera dutela.

Helbide interesgarriez hornitzea

Denbora mugatua izanik, horri etekina ateratzeko modurik onena zuzenean web orri interesgarri, hezigarri eta dibertigarrietara jotzea da. Asko daude eta, beraz, oso erabilgarria da horietako zenbait webgune identifikatzea. Bilatzaile baten emaitzetan galdu eta sarean noraezean ibiltzea baino hobe da.

Historiala berrikustea

Adin-txikiko batek zein orri mota ikusten dituen kezka izanez gero, oso erraza da horren berri izatea, nabigatzaileak duen erregistroan azaltzen baitira bisitaturiko webgune guztiak. Han ezer agertzen ez bada, seinale zerbaitengatik arrastoa ezabatu nahi izan dela.

Software-aren laguntza erabiltzea

Badira prebentzio-kontrol lanetarako laguntza programak. Edukiak filtratzen dituzten softwareak, idatzitako guztia jasotzen dutenak, konexio-denbora mugatzen dutenak...

Online argitara emaniko informazioa begiratzea

Gerta daiteke zure seme-alaba edo ikasleak web orriak argitara ematen edo blog-ak (sareko bitakora-koaderno edo eguneroko modukoak) sortzen aritzea, eta bertan datu pertsonalak azaltzea (izena, helbidea, argazkiak...). Erraza da Google-en bilaketa egitea (adin-txikikoaren izenarekin, adibidez) eta berak edo beste norbaitek era horretako informaziorik online argitara eman ote duen ikustea.

Adi egon, zerbait gaizki ote doan antzemateko

Ez da erraza, baina bizitzako beste esparru batzuetan bezala, behaketa soilak erakuts diezaguke Interneteko saio baten ondoren jokaera edo espresioa aldatzen diren.

Acciones de Documento
« Marzo 2010 »
Marzo
LuMaMiJuViDo
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031