Herramientas Personales
Usted está aquí: Inicio Helduentzako Aholkuak Adin-Txikikoentzako Aholkuak

Adin-Txikikoentzako Aholkuak

1) Ez eman datu pertsonalik

Ez eman zure, zure familiaren edo zure lagunen datu pertsonalik: izena, helbidea, telefonoa, zaletasunak, ikastetxea… Ez bidali argazki edo bideorik ere.

2) Ez eman sarri zure helbide elektronikoa

Ez eman edonori zure helbide elektronikoa, ezagunei eta fidatzekoak direnei baino ez. Zure lagunen helbide elektronikoa ere ez eman haien baimenik gabe. Erabilgarri izan daiteke zure erabilera pertsonalerako helbide bat edukitzea, eta beste bat web orrietan izena eman behar duzunerako, edo lehiaketaren batean parte hartzeko.

3) Kontu izan ezustean iristen zaizkizun fitxategiekin

Ezezagun baten fitxategia iristen baldin bazaizu, ezabatu zuzenean. Ezagun batek bidalia bada, galdeiozu lehenik ea bidali dizun. Birus asko automatikoki bidaltzen dira, gu konturatu ere egin gabe.

4) Ihes egin SPAMari

Ez klikatu inoiz eskatu gabeko publizitate-email batean iristen zaizun loturarik, eta ez bidali berriz zure lagunei, oso interesgarria irudituta ere.

5) Isilean gorde zure gakoa

Ez eman inori zure gakoa, ezta gertueneko lagunei ere. Noizean behin aldatzea ere komeni da.

6) Molestatzen bazaituzte, laguntza eskatu

Modu zakarrean zuzentzen bazaizkizu, gauza mingarriak esaten badizkizute edo irudi desatseginak edo ulertzen ez dituzunak bidaltzen badizkizute, atera Internetetik eta esan berehala zure gurasoei. Ez erantzun probokazioei.

7) Ez egin inoiz bakarkako hitzordurik norbaitekin lehenengoz elkartzerakoan

Sarean norbait ezagutu baduzu, edonor dela ere, ez egin harekin hitzordurik zure aitaren edo amaren konpainiarik gabe.

8) Ez sinetsi maukak eta opariak

Erregalo edo pagotxa dirudien zerbait eskaintzen badizute, ez fidatu, eta aipatu etxekoei.

9) Fidatu beti zure aita-amekin

Ez fidatu inolaz ere zerbait gurasoei aipatu beharrik ez duzula esaten dizunarekin.

10) Ezezagun bat ez da zure laguna

Pertsona batekin email edo chat bidez denbora luzez harremana izan arren, Internet bidez bakarrik ezagutzen baduzu, ez pentsatu zure laguna dela, hark hala pentsatu arren, edo zuri hala iruditu arren.

Acciones de Documento