Herramientas Personales
Usted está aquí: Inicio Helduentzako Aholkuak Interneteko Arriskuak

Interneteko Arriskuak

Interneteko arriskuak NDG izeneko sailkapenean jaso daitezke:

N -> Erabilera NORMALA eginda, Sarea “zentzuz” erabilita sortzen diren arriskuak. Horrelakoetan, kontaktuengatik, edukiengatik edo saltzaileengatik sorturiko arriskuak izan daitezke.

D -> DELITUZKO erabilera eginda, ohartuta ala oharkabean Internetek eskura jartzen dizkigun baliabide edo tresnak erabiltzerakoan delituak egitean sorturiko arriskuak. Ondorio legalak edota penalak izan ditzakete.

G -> GEHIEGIZKO erabilera eginda, Interneten denbora gehiegiz erabiltzeagatik sorturiko arriskuak.



E-> EDUKIAK
• Helduentzako edukiak: pornografia, sexu esplizitua, parafiliak, indarkeria, drogak, sektak, satanismoa...
• Legez kanpoko edukiak eta eduki ezmoralak: delituaren apologia, xenofobia, haur-pornografia...
• Zeharkako arrisku fisikoa sortzen duten edukiak: mirari dietak, lehergailuen manipulazioa, pro-anorexia, drogen ekoizpena, medikuntza-aholku desegokiak...

K-> KONTAKTUA
• Pedofiloak
• Jazarpena (ezezagunak eta ezagunak).
• Bahiketa
• Sarean dauden komunitate kaltegarriek berenganatzea.
• Datuak lapurtzea eta pribatutasuna galtzea.

S-> SALTZAILEAK
• Maula, iruzurrezko merkantziekin.
• Banku-datuak lapurtzea.
• Kontsumismora eta zorizko jokoetan parte hartzera bultzatzea.

DELITUZKOTZAT HAR DAITEKEEN ERABILERA
• Intimitate-eskubidearen aurkako erasoak.
• Egile-eskubideen eta jabetza intelektualaren aurkako delituak.
• Irainak edo gezurrak.
• Mehatxuak eta jazarpena.

GEHIEGIZKO ERABILERA

Acciones de Documento